Maiatzaren 11tik 19ra ospatuko dira Getxoko San Isidroak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 3a, 19:24

Dagoeneko gainean ditugu Getxoko San Isidroak eta aurken gainera izaera berriarekin: jai batzorde berria osatu dute eta "festak berpiztu eta indartu" nahi dituzte aurten, taldeko kideek jakinarazi dutenez. Berrikuntzen artean, larunbaterako. hilak 12, sorgin gaua (sexu gaua) antolatu dute. Akelarre, su-jaia eta edabe magikoaz aparte, jolas bat prestatzen dabiltza, gau hori "berezia" izan behar duelako. Gauzak horrela, txosnan hartutako trago bakoitzarekin batera papertxo bat banatuko da. Paper horretan pertsonai baten izena idatzita egongo da. Mutilei mutilen pertsonaiak emango zaizkie eta neskei neskena. Papertxoan agertzen den pertsonaia, banatutako beste pertsonai bategaz lotura dagoelako. Pertsonai biak elkartzen badira eta txosnan papertxoak erakusten badute, musu baten truke txupito bat oparituko diote bakoitzari. Argazkian, Amaiur taldeak joko du sorgin gauean / Iradi.

Adibidez, mutil bati John Travolta agertzen bazaio eta neska bati Olivia Newton-John, bikotea elkartu, txosnan papertxoa eman eta musu baten truke txupito bat debalde.

Egitaraua:

Maiatzak 11, ostirala

18:00 Mural eta graffiti lehiaketa Malakaten.
19:30 Kalejira buruhandi eta hankapaluekin.
20:00 Pregoia eta txupinazoa elizan.
20:30 Haur zinea Geroa ikastolan.
22:00 Kontzertuak: Kuenta Atras, Ukabilkada eta talde sorpresa.

Maiatzak 12, larunbata

11:00 Puzgarriak, haur animazioa eta txalaparta ikastaroa (UKTEST) Malakaten.
12:00 Fanfarreak herriko kaleetatik.
14:00 Herri bazkaria kiroldegiko parkingean (bertsolariak, musika...).
17:30 Kalejira Malakatetik kiroldegiraino Itxas Argia dantza taldeko umeen eskutik.
18:00 Itxas Argiako umeen dantzaldia kiroldegian.
18:30 Musikaz alaitutako txikiteo erraldoia herriko kaleetatik.
21:30 Sorgin gauaren hasiera elizan (akelarrea, su-jaia, edabe magikoa...)
22:00 Erromeria Amaiur taldearekin.

Maiatzak 13, igandea

9:00-10:00 Plater-tirorako izena ematea parkingean.
10:00 Azoka gastronomikoa elizan.
11:00 Umeentzako zirko eskola Kilimiska taldearen eskutik Malakaten.
12:00 Taloa txorizoarekin txosnan.
17:00 Erromeria elizan.
17:00 Plater-tiroa.
18:00 Plater-tiroaren sari banaketa eta luncha Bentako Lorea tabernan.

Maiatzak 15, asteartea

12:00 San Isidro eguneko meza, luncha eta aurreskua.
17:00 Idi probak kiroldegian.

Maiatzak 19, larunbata

21:15 Herrien Jaialdia Itxas Argia dantza taldearen eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun