Getxoko San Isidrotan bi dantzaldi emango ditu Itxas Argiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 3a, 19:45

Getxoko San Isidro jaiekin batera, maiatzaren 12rako, larunbatarekin, Txikien Jaialdia antolatu du, bertoko probalekuan, Itxas Argia dantza taldeak. Horrenbestez, taldeen kalejira 17:30ean abiatuko da Malakate plazatik eta ordu erdi beranduago hasiko da dantza emanaldia. Txikien Jaialdian Itxas Argia bera, Algortako Agurra eta Itxartu, Basurtoko Beti Jai Alai, Legazpiko Korosti, Gorlizko Aratz, Lamiakoko Txikiak eta Sestaoko Salleko taldeek parte hartuko dute. Hurrengo larunbatean (hilak 19), berriz, XV. Herrien Jaialdia ospatuko da toki berean. Gauean, 21:15ean hasiko da ekitaldia eta, aurten, kanpoko bi taldek parte hartuko dute: Zaragozako Lausin eta Danimarkako Den Toppede Hone, hurrenez hurren. Sarrera doakoa izango da. Argazkian, iazko Txikien Jaialdia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun