Segi gazte erakundeak zabaldutako oharra:
Zuena terrorismoa, kapitalistak!
Maiatzaren Lehena kalera atera eta langile borrokaren balio eta beharra aldarrikatuz Euskal Herria aske eta sozialista eraikitzearen alde egiteko data da. Aurten ere euskal langileriak bizi duen prekarietate soziala salatu beharra daukagu. Azpimarratu behar dugu prekarietate soziala pairatzen duen sektorea ez dela soilik bere lan indarra soldataren truke saltze duena, baizik eta gaur egun langabezian egonda, ikasleak izanda... prekarietate sozial hau pairatzen duten gazte guztiak.
Horrela, apirilaren 27, 28 eta maiatzaren 1-ean, gazteok kalera atera behar gara gaur egungo egoera salatuz eta eraldaketa sozial baten aldarria eginez:
Osasun laboralaren egunaren testuinguruan, lan istripuen kontrako erantzunean jauzi berri bat eman behar dugu. Datuek egoeraren larritasuna bere gordintasunean erakusten digute: hiru egunero langile bat erailtzen dute eta patronala nahiz administrazioa eroso bizi dira inolako urratsik eman gabe.
Aski da! Hau aldatu behar dugu! Gazteok ezin gara geldirik egon gure etorkizuna baldintzatzen ari direnen aurrean. Gure bizitza interes ekonomikoen aurrean saltzen ari direnen aurrean. Confebask, Adegi... Miren Azkarate, Ibarretxe, Sanz, (hiru herrialdetako baten bat)... zuena da terrorismoa, kapitalistak!
Horregatik, gaur, LAB sindikatuaren deialdiari erantzunez, lanuzteak burutu ditugu ikastetxeetan eta ehundaka gazte parte hartu dute egondako mobilizazioetan. Aldaketa politikoak aldaketa soziala ekarri behar du eta norabide horretan gazteok asko dugu esateko. Segik independentzia eta sozialismoan oinarritutako proiektu baten alde lan egiten du, proiektu hau delako gazte askeez osaturiko herri aske bat bermatzeko modu bakarra.
Baina hau ez da guztia. Batzuen interesak herriaren interesen gainetik jartzen dituzten horien ahotan gezurra nagusitzen ari da. Zergaitik ez duzue jendarteratzen AHT-k eragingo dituen ondorio ekologiko, ekonomiko eta soziala? Argi dago proiektu suntsitzaile honek interes polítiko eta ekonomiko konkretuei erantzuten diela. Galdetu ahal diozue euskal jendarteari zein garraio mota, lurralde antolaketa edo herri eredu nahi duen? Horregatik, euskal gazteok apirilaren 28an, ere bai, zita bat dugu Bilbon arratsaldeko 17:30tan AHT Gelditu! deituriko manifestazio nazionalean.
Egungo egoera kontutan hartuz, maiatzaren lehena borrokarako eguna izan behar du. Lan indarra kontratazioaren bitartez soldataren truke saltzen duten lan baldintzak salatzeaz aparte, prekarietate soziala pairatzen dugunon egoera kaleratu behar dugu. Egoera hau aldatuko duen eraldaketa soziala bilatu eta borrokatu beharra daukagu. Horretarako indarrak bildu eta egoera honen erantzule diren esplotatzaile eta sasi politikoak kolpatu behar ditugu, eraldaketa politikoa beharrezkoa dugu.
AUTODETERMINAZIOAZ, EUSKAL HERRIA GORRIA!!!
GORA EUSKAL LANGILERIAREN BORROKA!!!