Hauteskunde kanpainan, Uribe Kostako EB-Aralarrek herritarrei parte hartzeko aukera ematearen alde arituko direla adierazi dute gaurko prentsaurrekoan Oskar Matute Ezker Batuko legebiltzarkideak eta Josu Murgia Busturia-Uribe barrutiko Batzar Nagusietarako hautagaiak: era berean metroaren ordutegia zabaltzeko eta maiztasuna gehitzeko konpromisoa dutela adierazi dute. Horrela, koalizioaren hauteskunde programa aurkeztu dute biek, Gorka Urkiza (Plentzia), Koldo Martinez (Berango), Mitxel Mieves (Urduliz), Maria Urbizu (Gorliz) eta Jose Vicente Ojinaga (Sopela) eskualdeko hautagaiak lagun zituztela. EB-Aralarren helburuen artean, “Eusko Jaurlaritzari behar duen lurzorua ematen ahaleginduko gara, babestutako etxebizitzak eta alokairuzko etxeak egiteko, egungo luxuzko eraikinen eta faborezko espekulazioaren aurrean”. Zentzu horretan, Etxebitzak Alokatzeko Laguntza Plana egitearen alde agertu dira, behar gehien dituzten taldeei zuzenduta, eta bereziki, gazteek duten etxebizitza arazoari aurre egiteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!