Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE)
110 hautes-zerrenden (pdf) aurka jo du Espainiako Fiskaltzak, haien artean Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Leioa eta Urdulizkoak daudela,
berria.info-k jakinarazi duenez. Bestalde,
Eitb24.com-ek zabaldu duenez, Estatuaren abokatuak haratago joan da eta 122 zerrenda izan ditu jomugan, guztira 133 zerrenda auzian jarriz. Conde-Pumpidok legearen bestaldean jarri dituenaz gain, Gorliz eta Plentzia zein Bizkaiko Batzar Nagusietako Busturia-Uribe barrutirako EAEk aurkeztutako zerrendak inpugnatzea eskatu du Estatuko abokatuak. Guztira, San Andres egunean sortutako alderdiak 256 zerrenda aurkeztu zituen, tartean eskualdeko 9 udalerrietan eta Erandion. Estatuaren abokatuak Bilbo, Donostia eta Gasteizerako, Nafarroako Parlamenturako eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrenda gehien inpugnatu ditu, dozenaka udal zerrenda bezala. Atzo,
ASren 246 hautagaitza eta beste 7 zerrenda independienteen aurka egin zuten Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak. Argazkian, Josu Amezaga EAEko zerrendaburua Getxon.