Larunbat honetan, maiatzak 5, hauteskunde kanpaina hasteko egun gutxi geratzen direla, esku orri banaketa egingo dute, 11:00etatik aurrera, Algortako Telletxe plazan, "Getxo berriaren alde eta ilegalizazioaren aurka kalera!", lelopean. Ordu erdi beranduago, berriz, Getxoko probaleku atzeko aparkalekutik hasita, auto karabana udalerri osoan zehar. Leioan, 12:30ean abiatuko dira ibilgailuak, anbulatorio atzealdetik. Asteazkeneko kontzentrazioei dagokionez, ez dute oraindik zehaztu zein ordutan izango diren, baina, Leioan, PSE-EEren egoitza aurrean egingo dute.
Gaiaren inguruko berriak:
"Ezin dugu permititu" - Josu Amezaga / Getxo Biziaren hautetsia (Getxo Berria)
"15.000 euskal herritarrek ez dute hautagai izaterik" - Iñigo Santxo / Eskubideak abokatuen elkargoko kidea (Getxo Berria)