Ezker abertzaleak aurkeztu berri duen marko demokratikorako trantsizio proposamenari buruz hitz egitea eta eztabaidatzea saihesten dute; eta bien bitartean gure aurka jotzen dute beraien benetako asmoak ezkutatuz ("joko politikotik" at uztea egoera antidemokratiko honek bozka kopuruan ekar diezaiekeen onura baliatzeko) eta herri honentzako duten proiektu falta ere ezkutatzeko.
Nahiz PSEk, nahiz PNVk egoera hau betikotu nahi duten beraien negoziorako esparrua delako, eta bestelako esparru demokratikoan galtzeko asko luketelako! PNVk ez baitu Euskal Herriko herrialde guztietan benetako presentzia, eta beraz, lurraldetasunean oinarritutako bestelako markoan…
Baina oso beraien gogoaren kontra izanda ere ezker abertzalea hurrengo hauteskundeetan egongo da, Euskal Herriarekiko, bere auzo eta herriekiko gure konpromisoa erakutsiz, eta areago, gatazka gainditzeko egun irekia zaigun aukerarekiko berarekiko ere gure konpromisorik sendoena erakutsiz.
Negozioa eta etekinak
Urkulluren eta Josu Jonen “Partido del Negocio Vasco”ari, eskubideen zapalkuntza beraien etekinen handitzeko bitarteko bilakatzeko trebetasuna izan duen alderdiari, gauza bat ozen esan nahi diogu: ezker abertzaleak ez duela lastimarik sorrarazi nahi, eta beraiek ez bezala guk ez dugula sistema faxista defendatzen dutenen ogi-apurrik nahi. ezker abertzaleak proiektu politikoa du, proiektu politikoa eta gatazka gainditzeko proposamena, Euskal Herriko emakume eta gizonekin konpartitu nahi duen proposamena alegia, ezker abertzaleak dagokigun eskubidea onartu dezaten ozen aldarrikatzen dugu, gure etorkizunaz guri galdetzeko eskubidea onartu dezaten aldarrikatzen dugu, eta "saldu" hitza erabiltzerik nahi badute, saltzeko dugun gauza bakarra zintzotasuna, koherentzia, eta gauzak behin betiko eta modu justuan konpondu daitezen lanerako eta borrokarako irmotasun eta gaitasuna dela. PNVko buruek, aldiz, badute zer saldu, eta horren salmentan aspalditik dabiltza buru belarri, bere herria eta bere jendea da PNVk salgai duen merkantzia: 100 urte baino gehiago honetarako?.
Leioako ezker abertzalea