"Asterik aste kontrolak egiten ditu Berangoko Udalak, Sabino Arana kalean dagoen Purgatorio pubak legeak agintzen dituen baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko", horrela adierazi du prentsa oharrean Miren Dobaran alkateak, intsonorizazioa eta itxiera ordutegia bete egiten dituela zehaztu aurretik. Gauzak horrela, legediaren arabera jokatzen badute, "ezertxo ere ez" dutela egiterik argitu du udal agintari jelkideak. Astebururo 200 gazte inguru batzen dira Purgatorio inguruetan eta horrek auzotarren kexak eragin eragin ditu: bertan botilioia egin eta droga kontsumitu eta horrekin trafikatzen dela salatzen dute. Argudio berberak erabili zituen Koldo Martinez Ezker Batuko zinegotziak, joan den asteazkeneko udalbatzarrean, aipatu puba itxi dezatela eskatzeko. Ostiral gauean salaketa ere jarri zuen Ertzaintzaren aurrean berak. Hala ere, eskaera "bidegabetzat" jo zuen Dobaranek, droga trafikoa dela eta, "froga sendorik ez" dagoelako. Bitartean, botiloia egiteagatik isunak jartzen hasiko direla iragarri du alkateak. Argazkian, Miren Dobaran Berangoko alkatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!