Itzubaltzeta / Romoko koadrilek jarduerez betetako II. Koadrila Eguna ospatuko dute gaur goizetik gauera arte. Izan ere, iaz Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatutako Egun arrakastatsuari segida eman nahi izan diote aurten herriko koadrilek. Eguna, baina,
Itzubaltzeta gaztetxeak apirilean antolatu zuen futbito lehiaketarekin hasiko da goizeko 10etan. Kanporaketetan 20 talde baino gehiago jokatu ostean, Harea, Landerin, Erromoron, Erromoron II, Biotzak, Agureak, Lanbroa eta Kaskamotz taldeek norgehiagoka arituko dira Artatza-Romo ikastetxean trofeoaren bila. II. Koadrila Eguna 12etan hasiko da ofizialki, txupinazoa, hamaiketakoa eta trikitxikiteoa direla medio. 14:30ean, koadrilek pregoia irakurriko dute eta ordu erdi beranduago herri bazkariaz gozatuko dute, Santa Eugenia plazan. Oraindik sarrerarik ez duenak bersalmentan bilatu beharko du 8 eurotan. Bazkal ostean, 6etan, herriko koadrilen argazki ofiziala egingo dute, ondoren jolasetan hasteko. Aurten probak koadrila ezberdinetako kideak nahastuta igaro beharko dituzte. 8etan, berriz, kalejira izango da eta gaueko 10etatik aurrera DJ Gorosek musikatutako jaialdia abiatuko da gaztetxean. Iaz, Koadrila Egunari
hainbat debeku ezarri zion
Getxoko Udalak. Argazkian, iazko irudi bat /
Hairan (Udagorri).