Oskorri izango da bihar Sopelako Artisautza Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 4a, 22:32

Larunbat honetan, maiatzak 5, Sopelako VII. Artisautza Azoka hartuko du Larrabasterrako Urgitxeta plazak, 11:00etan hasi eta 21:00ak bitartean. Besteak beste, Bizkaia, Gipuzkoa edota Kantabriatik etorritako 36 eskulangileren lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da bertan. Gastronomiak ere tokia izango du ferian: 14:00etatik aurrera, txorizoa banatuko dute dohainik. Horretaz gain, hainbat ekitaldi prestatu dituzte eguneko egitaraua osatzeko: Oskorri taldearen “The pub ibiltaria XI” emanaldia (12:30), Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoak (18:00) eta hurrenez hurren. Azkenik, txokolate jana izango da 19:00etan, Urko Mendi Taldearen eskutik. Argazkian, azokako aurreko edizio bateko artxibo irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun