Astearte honetan, maiatzak 8, Joseba Gabilondo Michigan State University-ko irakasleak “La globalizacion de la mirada hispana y sus otredades atlanticas (sobre la imposibilidad del cine español)” izeneko hitzaldia eskainiko du, 11:00etatik aurrera, 11.00etan, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Sociologia II. Saileko Mintegian, Erandio eta Leioako campusean. Aste honetarako antolatutako komunikazioari buruzko hitzaldi-sailari hasiera emango diote horrela. Gabilondo EHUn Euskal Filologian doktorea da eta lehen aipatu unibertsitateko irakaslea da. Ibilbide luzea egin du Amerikan hainbeste unibertsitateetan irakasle lanak egiten, besteak beste, Kalifornian, Nevadan, Floridan, Nueva Yorken edo Mexikon dagoen Kalifornia Behereako Unibertsitatean. Literatur eta kritika lanak ere argitaratu ditu, baita hainbat sari jaso ere. Argazkian, Joseba Gabilondo irakaslea / Center for Basque Studies.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!