Zinegotziak esan du ez dela egia, Arruek esan bezala, dagokion batzordean popularrek diru laguntza hauei buruzko informazio eskatu izana, baizik eta “diru laguntzak emango zituzten datari buruz galdetu zuela eta nik hurrengo egunotan erantzun nuen” . Ondorengo informazio bBatzordean dekretuz onartuta zeudela jakinarazi zieten popularrei eta hori begira zezakeela PPk, dekretuen programa eskuragarri duelako”.
Datu batzuk isilpekoak
PPk apirilaren azken astean txostena ikusi ahal izateko idatzia aurkeztu zuen. “Legearen arabera, 5 egun daude erantzuteko eta ez egitekotan erantzuna baiezkoa dela esan nahi du”, argitu du Urkizak. Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan du PPri esan diola ahoz informazio hori erakutsiko diola, baina txostena depuratu ondoren “gauza batzuk pertsonen bizitza intimokoak baitira eta gizarte langile eta erabiltzailearen arteko isilpekotasunaren barrukoak baitira. Txostena edukiko dute baina auzitegietara jotzen badute, aurreko batzuetan egin duten bezala, ez dute beren eskaera aintzat hartuko, legeak eskatutako informazioa erakusteko eperik ez baitu zehazten”, esan du Urkizak, aipatutako txostena ikusteko deia PPri dagoeneko bidali diotela gehituz.