Itzubaltzeta gaztetxeak Folixa Asturianaren III. edizioa burutuko du datorren hilaren 26an, jendarte zentro autogestionatuak gaur jakinarazi duenez. Horretaz gain, hilean zehar burutuko dituen bestelako ekintzen egitaraua ere eskaini du gaztetxeak. Horrela, bihar, maiatzaren 8an, asteartea, 20:00etan Gerra Zibilari buruzko dokumentala eskiniko du POSI alderdiak. Maiatzaren 12an, larunbata, berriz, autogestio jaialdia izango da Alerta, Bosko el Tosko eta Einbiot taldeekin, 20:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, Herri Urratsera joango ez direnentzat “Salvador" film eztabaidatsua proiektatuko dute, 19:30ean. Maiatzaren 18an, ostirala, trikilonjatxikiteoa egingo dute herriko koadrilen lonjaz lonja 20:00etan gaztetxetik abiatuta. Hurrengo egunean, kontzertua izango da, Brokoli Sound System-ekin. Maiatzaren 20an, igandea, 19:30ean “El buen hijo” filma izango du aukera Ibilaldira ez doana. Maiatzaren 25ean, ostirala, 20:00etan, ipuin kontalaria izango da. Maiatzaren 27an, berriz, “Yoyes” proiektatuko dute zinema saioan. Argazkian, Skama La Redek Itzubaltzeta gaztetxean 2005eko jai asturiarrean emandako kontzertuaren irudi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!