DYAk jakinarazi duenez, bi langile zauritu dira gaur goizean Algortan eta Alonsotegin gertatu diren bi lan istripuren ondorioz. Zaurituak 43 urteko JA.G.B. eta 36 urteko P.D.R. gizonezkoak dira, eta osasun-zentro ezberdinetara eraman dituzte pronostiko erreserbatuko lesioekin. Esan bezala, lehenengo ezbeharra eskualdean bertan izan dugu: goizeko 10:33ak alera, Derioko auzokidea den behargin bat Artibai kale algortarrean ari zen lanean erori denean, eta erorketaren ondorioz, Mutualiara eraman behar izan dute. Bestalde, goizeko 10:50ean, Barakaldoko auzokidea den langile bat Alonsotegiko Errota Bidea kalean ari zen lanean eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, egur zati bat burura erori ondoren. Argazkian, apirilaren 27ko lanuztea dela eta, LABk Algortan egindako elkarretaratzea /
Koska irratia.