Ignacio Gordillo Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Jon Bienzobas (argazkian) ETAko kideari 30 urteko zigorra ezar diezaion eskatu zion pasa den ostiralean Javier Gomez Bermudez Penaleko I. Aretoko epaileari. Bienzobasi 1990eko ekainaren 10ean Rafael San Sebastian Iberdueroko langilea Algortako Gwendolyne tabernan tirokatu eta hil izana leporatu zion. Fiskalaren aburuz, nahiz eta Pedro Mariano Marquez del Fresnok, Bienzobas identifikatu zuen lekuko bakarra, identifikazio hori torturapean egin zuela epaiketan esan, zantzu "nahikoak" omen daude esateko Jon Bienzobas San Sebastiani buruan hiru tiro bota zizkiona izan zela. Ildo horretatik, Gordillok 30 urteko kartzela zigorra, San Sebastianen seme-alabei 500.000 euroko kalte ordaina ordaintzea, eta kartzelatik ateratzean San Sebastian familiarengandik 5 urteko urruntze agindua eskatu zituen Bienzobasentzat. Datu gehiago
Europa Press-en.