Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Landerin taldea nagusitu da Itzubaltzetako I. futbito lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 8a, 18:42

Landerin taldeak (argazkian) irabazi zuen pasa den igandean, hilak 6, jokatu zen Itzubaltzeta / Romoko I. futbito lehiaketaren finala. Itzubaltzeta gaztetxeak antolatutako txapelketa apirilean hasi zen eta 20 taldek baino gehiago hartu dute parte. Igandean, Itzubaltzeta / Romoko eskola publikoan egin zen azken fasea, sailkatutako 8 taldeek jokatu behar zutela. Baina, euria eta kazkabarraz gain, antolakuntzak Biotzak eta Erromoron II taldeen huts egitea kudeatu behar izan zuten. Dena dela, finalean lehenengo zatia 2 eta 2 berdinduta amaitu ostean, Landerinek 5 eta 4 irabazi zion Harea taldeari, Kaskamotzak hirugarren sailkatu zirela. Hiru taldeek jaso zuten "Piwi" Itzubaltzeta / Romoko preso sozialak egindako keramikazko garaikurrak eta, Landerinen kasuan, gainera gaztetxeko egurrezko giltza erraldoia. Antzolakuntzak "erabat arrakastatsutzat" jo du futbito txapelketa, jende asko batu duelako. Alde negatibo gisa, emakumezkoen parte hartze txikia ikusi dute. Nesken talde bakarra eta bi talde misto baino ez dira egon txapelketan. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen. Berriz, finaleko bideoak ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun