Bolognaren aurkako kontzentrazio maratoia abiatu dute gaur Zientzietako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 8a, 20:56

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Bolognaren aurkako taldeak abiatutako salaketa kanpainaren (pintaketak, kartelak...) harira, kontzentrazio maratoi bat abiatu dute gaur EHUko Erandio eta Leioako campuseko ikastegian. Txandaka, elkarretaratzeak egin dituzte ospakizun-aretoko atean, karrera bakoitzeko ikasleek, eta bihar jarraituko dute. Maratoia, ostegunean bukatuko da, 10:30ean, ate berean egingo den kontzentrazio orokor batekin. Era horretan, Bologna prozesua aplikatzerako orduan ikasleei emandako informazio eza eta ikaslegoaren iritzia kontuan hartu ez izana salatu nahi dute. Argazkian, fisikarien txanda.

Prestaturiko txandak:

Maiatzak 8, asteartea:

8:00-9:00 Matematika
11:00-12:00 Biologia
13:00-14:00 Fisika
15:00-16:00 Ingeniaritza Elektroniko eta Ingeniaritza Kimikoa

Maiatzak 9, asteazkena:

8:00-9:00 Ingurugiro zientziak
11:00-12:00 Geologia
13:00-14:00 Biokimika
15:00-16:00 Kimika

Maiatzak 10, osteguna:

10:30ean, kontzentrazio orokorra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun