
Euskal Herria, egunotan, salbuespen egoera larrian murgildurik dago. Eskubide ororen zanpaketa etengabeak azken adierazpena izan du Euskal Herriaren luze-zabalean datozen udal hauteskundeetarako ezker abertzaleak landutako herri plataformen ilegalizazioan; bereziki larria, jakinik prozesu demokratiko baten ateetan egon gintezkeela. Honenbestez, maiatzaren 9an Itzubaltzeta / Erromon burutuko diren mobilizazioetara, 12an Bilboko nazio manifestaziora, eta PNV eta PSOE interpelatzeko deia luzatzen dugu. Argi izanik eskandalo politiko honen aurrean borroka molde guztiak direla zilegi. Herriaren bateratasunaren aurrean inork garaitu ezin gaitzakeelako, eta gazteok zeresana dugulako. Ilegalizaziorik ez! PSOE eta PNV gerraren erantzuleak!
Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun