Sopelako ezker abertzaleak manifestazioa deitu du biharko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 8a, 22:20

601 sinadura Sopelako ezker abertzalearen herri kandidaturaren alde... eta Espainiako Auzotegi Gorenak uko egin dio kandidatura honi! 601 sopeloztarrek argi adierazi dute gure herriko Udaletxean ezker abertzaleak ordezkaritza eduki behar duela eta Espainiako Auzitegi Gorenak debekatu du zerrenda hori! 601 herritarrek bat egin dute beste 83.000 euskal herritarrekin gatazka konpontzeko ezker abertzalearen ordezkaritza onartua izan behar dela aldarrikatzeko, eta Espainiako Auzitegi Gorenak lurperatu nahi du gatazka konpontzeko prozesua! Madrilen esan behar digute nork kudeatuko duen gure herriko Udala? Madrilen aginduko dute gure herriko ordezkaritza? Madrilen zapuztuko dute herri honen ahalegina irtenbide demokratikoa lortzeko?

Maiatzaren 27an hauteskundeak izango dira. Ezker abertzaleak sekulako ahaleginak egin ditu eta egiten ari da parte hartzeko hauteskunde hauetan: lege guztien gainetik, apartheiden gainetik eta siglen gainetik, ezker abertzalearen erronka argia da: ezker abertzaleko kideok lehia elektoralean egon nahi dugu eta egon behar dugu asko dagoelako jokoan herri, Sopelan, eta Euskal Herri mailan.

Sopelan, PNVk eraiki nahi duen luxuzko eta zementuzko herriaren aurrean, PNVk bultzatzen duen herri elitistaren aurrean, PNVk darabilen jauntxokeria eta prepotentziaren aurrean... tinkotasunez aurre egin diezaiokeen talde bakarra ezker abertzalea da... eta horregatik egon behar dugu udaletxean.

Euskal Herrian, aldiz, hamarkadetan bizi izan garen gatazka gainditzeko prozesua kolokan dago, ezin baita prozesurik eraiki ezker abertzalerik gabeko hauteskundeak egiten badira. Gatazka batean, eta gatazka baten konponketan, aurkariaren interlokuzioa onartzen ez bada ezina da prozesua bideratzea, eta horregatik ere ezker abertzalea egon behar da lehia elektoralean.

Bihar, hilak 9, manifestazioa arratsaldeko 8etan Udaletxeko plazan.

Sopelako ezker abertzalea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun