Rosa Sala Rose idazle eta itzultzaileak “Simbolos del nazismo. El nazismo en sus simbolos” izeneko hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, Erandio eta Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Gradu Aretoan, goizeko 12etan. Sarrera irekia da. Salak, besteak beste, jendaurrean aztertuko ditu honako gaiak: nazionalsozialismoaren unibertso mentala, Hitlerren papera erlijio-ikono gisa, otsoarekiko harremana, esbastikaren sinbologia, ikur horren arrakasta eta naziek beraiek bere erabilpena moteltzeko hartutako neurriak, suaren interpretazioa, Ssk Tibetera egindako bidaia, Himmlerren asmo arkeologikoak, arioen eta judutarren mitoak. Rosa Sala (Bartzelona, 1969) Bartzelonako Unibertsitatean doktoratu zen Filologia Erromanikoan, Goethe eta Thomas Mann bezalako idazle aleman klasikoak itzuli ditu eta hainbat ikerketa saioen egilea da, tartean “El misterioso caso alemán. Un intento de comprender Alemania a través de sus letras” (2007) eta “Diccionario crítico de mitos y símbolos del nazismo” (2003). Egun, Salak “Lili Marleen” abestiari buruzko soziologia ikerketan lan egiten du.