Bertsolari gaztetxoen VII. eguna ospatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 9a, 21:38

Algortako Bertsolari Eskolaren (ALBE) ekimenez, bihar, 10:30etik aurrera eta goiz osoan zehar, Getxo, Algorta, Neguri eta Itzubaltzeta / Romoko hainbat eskolako ikasleek beren bertso jaialdi nagusiaz gozatuko dute. Izan ere, San Nikolas eta Gobela ikastoletako zein Zabala, Zubilleta, Romo eta Andra Mari eskoletako ikasle bertsozaleek maila goreneko bertso festa izango dute, Xabier Paya (argazkian), Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ere abesten arituko direla. Ekitaldia ALBEko presidentearen agurrarekin eta eskolako gaztetxuek egindako bertso-antzerkiarekin hasiko da. Ondoren izango da eskoletako umeen txanda. Horiek bertsoak abestu eta gero bertso-jokoak hasiko dira. Segidan, Balendin Txiki bertso-paper lehiaketaren sari banaketa egingo da. Geroago, Euskal Herriko, Bizkiako eta Gipuzkoako txapeldunen bertso saioa izango da. Festa giroan bukatzeko, bertso-paperak abestuko dituzte guztien artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun