Armintzako VIII. Artisautza Azoka ospatuko da mariatzaren 12an, larunbata. Bertara, Euskal Herriko hainbat tokitatik helduriko 32 eskulangilek parte hartuko dute, euren produktuak erakutsiz. Azokan, zurezko tailuak, ezpelez egindako mahaiko-tresnak, zeramika, haragi ekologikoa, Idiazabal gazta, txakolina eta sagardoa edota hestebeteak erosi ahal izango dira, besteak beste. Antolakuntzaileek jakinarazi dutenez, "Euskal Herriak estilo propioarekin garatu duen adierazpen espiritual eta materialen aberastasuna" sustatzeko balioko du ekimenak. Gainera, Errenteria, Gernika, Bilbo edo Gatikako profesionalek hartuko dute parte, besteak beste. Azokak 11:00etan irekiko ditu ateak eta 15:00etan bukatuko da. Argazkian, artisautza azoka bat artxiboko irudi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!