Txorimalo gaztetxeko oharra
Ostegun honetan Getxoko lau gazteren aurkako epaiketa abian jarriko da Getxoko epaitegian. Hain zuzen ere Getxo-Algortako Txorimalo gaztetxeko kide izatea leporatzen diete. Hau ez da irekita dagoen epaiketa bakarra, oraindik Mentxakabarri gaztetxeko prozeduran beste 6 gazte ditugu eta beste bat Burdinola gaztetxekoan.
Epaiketa honekin batera gaztetxe mugimenduaren aurkako eraso berri bat daukagu. Gainera, osteguneko prozeduraren hasierak berehalako desalojoa ekarri dezake.
Beraz, asteazken honetan (maiatzak 9) Asanblada deitzen dugu Algortako Txiki eta Otaegi enparantzan, arratsaldeko 20:00etan.
Txorimalon dagoeneko alarma gorria piztua daukagu, beraz adi egon!!!
Txorimalo gaztetxetik, ez dira pasako!
Algortako gazteria aurrera!
Txorimalo gaztetxea