Presoen familiarrek Udalak "zor" dien dirua "oraindik ez" dutela jaso salatu du AAMk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 9a, 23:19

Getxoko PP eta Iñaki Urkiza udal zinegotzi eta Ezker Batuko ordezkaria berriro hasi dira liskarrean presoen senitartekoen diru laguntzen harira. Horren aurrean, hauxe adierazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: "presoen familiarrek oraindik kobratu gabe daukate 2005etik hona Udalak onartutako diru laguntzak". Urkiza eta tokiko erakundea bera "presoen senideekin jolasten" ari direla salatu du berriro errepresioaren aurkako erakundeak, hori "onartezintzat" joz. Hain zuzen, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia egin dute horren "erantzule". "Berak darama gai hau Udal Gobernu Batzordean, eta onartuta dauden diru laguntza horiek jasotzeko trabak, oztopoak eta atzerapenak berak jarri ditu", azaldu du AAMk. Aipatu dutenez, "udal gobernuko beste taldeetako zinegotziek ere presoen senitartekoekin hitz egin dutenean berari leporatu diote egoera horen ardura". Egoera berehala konponduko dela ere behin eta berriro esan duten arren eta Iñaki Zarraoa alkateak berak osoko bilkuran bertan esan arren, "bere horretan jarraitzen dute", jakinarazi du erakundeak. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon pasa den irailaren 22an hainbat solidariok egindako ekintza.

"PP eta Iñaki Urkizaren arteko liskarra itxurakeria besterik ez da. Batzuen histeriak eta bestearen zer eta informazioa oposizioko taldeari eman nahi ez izatea, jarrera irmoa duelako itxurak egiteko", salatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun