Gara.net webguneak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Eusko Abertzale Ekintzak (EAE) atzo aurkeztutako babes helegitea onartu du, baina ohiko bidetik beharrean, hauteskunde legea aintzat hartuta tramitatuko du, beraz, osteguneko gauerdia baino lehen jakinarazi beharko dute bertan behera utzitako EAEren 133 zerrendak hauteskunde lehian izango diren ala ez. Arratsalde honetan ezagutarazitako probidentzian, Konstituzionalak gogoratzen du Estatuko Abokatuak, Fiskaltzak eta EAEk ostegun honetako 15:00ak arte dutela epea alegazioak aurkezteko. Bitartean, kanpaina prestatzen dabil ezker abertzalea. Besteak beste, Getxo udalerrian bi hitzordu jarri dituzte ostegun honetarako (maiatzak 10): Algortako Gorrondatxe herriko tabernan eta Itzubaltzeta / Romoko Brankan, gaueko 10etan,
Getxo Berria bitakorak jakinarazi duenez. Azken horretan parrillada ere egingo dute. Argazkian, ilegalizazioen aurkako pankarta Algortan /
Etengabe.