Leioako Ikasle Abertzaleen oharra:
Gaur, aztoratze astearen hirugarren egunean fakultate desberdinetan ekintzak burutu dira. Bertan, aste guztian zehar egin dugun bezala, UPVk Bologna prozesuak aurrera jarraitzearen erantzule nagusiak dela salatu dugu.
Goizean goiz, Gizarte Zientzietako eta Zientzietako fakultatean alarma gorria piztu da. Eguerdi partean Medikuntzan eta Arte ederretan kontzentrak egin dira, bietan 30 ikasle inguru bilduz.
Aipatzekoa da ere, aste osoan zehar, Zientzietako Bologna?! asanbladak burutu duen kontzentra maratoia, bertan 150 ikasle inguru bildu dira.
Beste alde batetik, berriro ere salatu nahi dugu campuseko indar polizialek duten jarrera. UPVren borrero hauek ikasleenganako jarrera bortitza azaldu dute egunez egun. Nazkatuta gaude haien jarreraz, eta berriro ere oihukatzen diegu ez gaituztela geldituko, haien aurrean gogor jarraituko dugula lanean.
Leioa Aztoratuz, Bologna Gelditu!