Zientzietako Bologna?! asanbladak dekanotza okupatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 10a, 16:52

Leioa eta Erandioko EHUko campuseko Zientzia eta Teknologia fakultateko Bologna?! asanbladak bukaera eman dio hiru egunetako mobilizazioei gaur goizeko 11:30ean fakultateko atean egin den elkarretaratze batekin. Elkarretaratze horretan, 75 ikasle inguru batu dira ordu erdiz; ostean, fakultateko dekanotzara jo dute "ez, ez, ez, Bolognarik ez!" oihu eta txistuekin dekanoari gutun bat emateko asmoz. Bera bulegoan ez aurkitzean, ozenean irakurri dute gutuna bertan eta dekanorde bati eman. Ondoren, hurrengo asteko 11:30eko asanbladara joateko deialdia luzatu diete fakultateko ikasleei eta mobilizazio berriak iragarri dituzte, baita azterketa garaian ere. Bestalde, Leioako Ikasle Abertzaleak taldeak campusean egin duen burrunbadaren baitan bat egin du asanbladak eginiko kontzentrazio horrekin / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun