Ados Teatroa konpainiak "El vendedor de tiempo" izenburuko bere azken lana aurkeztuko du larunbat honetan, maiatzak 12, Algortako Getxo Antzokian. Musika, dibertimendua eta sistema sozioekonomikoari eginiko kritika uztartzen ditu obrak, betiere umorea ardatz nagusia dela, Getxoko Kultur Etxeko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Saioa 20:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude Algortako kultur etxean, BBKren orotarako kutxazainetan, 944 914 080 eta 944 310 310 telefono zenbakien bidez eta www.bbk.es webgunean. "El vendedor de tiempo" Fernando Trias de Bes-en izenburu bereko liburu ospetsuan oinarrituta dago. Gogoeta sakona egiteko gonbita plazaratzen du eta, halaber, balore neurtezina duen ondasuna berreskuratzeko deia da: denbora, hain zuzen ere. Antzezlanak pertsona arrunt baten istorioa kontatzen du; horrek gorroto duen lana egiten du hipoteka ordaindu ahal izateko. Argazkian, antzezlaneko pasarte bat / Ados Teatroa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!