Sweet Oblivion taldeak
Noizpop diskoetxearekin kaleraturiko
"Wasted Lovesongs" izenburuko bere lehenengo diskoa aurkezteko bira bat prestatu du maiatza eta ekainean zehar, aipatu diskoetxeko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Alfonso Arana Cujo talde getxoztarreko konpositore, abeslari eta gitarristaren proiektu berria da Sweet Oblivion, eta "Wasted Lovesongs" da haren lehenengo eskaintza, rock amerikarraren iturrietatik edaten duen abestien bilduma ederra. Aranak bere alderik akustikoena erakutsi du lan honetan, eta konposizio lasai eta alde elektrikoarekin, eta Bob Dylan, Neil Young edota Tom Pettyren eragin nabarmenekin. Instrumentuen aldetik aberastasun handia erakusten duten abestiak dira, ñabardura, soinu eta konponketa anitzak eskainiz, eta hori guztia Ce-ren ahots goxo eta ederra buru dela. Argazkian, Sweet Oblivion taldeko kideak / Noizpop.