Koska Uribe Kostako irratia libre eta euskaltzalea atzo desagertu zen eskualdeko uhinetatik, FMko 108.0 diala Gorliz irratiak sortutako interferentziak jan zutela.
Koska irratiak ohartarazi duenez, bi dira detektatu dituzten arazo teknikoak: Serantes mendian irratiko fusible bat agortu izana, dagoeneko konponduta dagoena, eta
Gorliz irratiak bere seinalareari indar gehiago eman izana oraindik Koskako seinalea jaten jarraitzen duena. Irrati librearen entzuleek pixkanaka jaso dute kaltea: "orain dela aste bat kezkatuta jabetu ginen Koska irratiaren seinalearen eremua txikitzen ari zela eta beti interferentziarik gabe gure irratia entzun den auzo eta herri askotan egun entzuteko aukera ez dutela" diote Koskako kideek. Prozesu hori FMko 107.8 diala erabiltzen duen Gorliz irratia Uribe Kostako irratiak apirilaren 24tik aurrera egindako seinale eremuaren zabalpenarekin batera gertatu da. Izan ere, Gorliz eta Plentzian entzuten zen irratia bere programazio erdalduna Uribe Kosta osora zabaltzea erabaki zuen Gorlizko Udalaren babesa duen eta Gorliz irratia Uribe Kosta irratia kudeatzen duen Gorlizko lagunen elkartea - Gorliz Eskualdea Irratia - Radio Udalerria de Gorliz elkarteak.