Ertzaintzak E.O.U. 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo arratsaldean Sopelan, bizilekuan indarrez sartzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, 18:45ean, herritar batek 112 SOS Deiak zerbitzura deitu zuen, gizonezko bat etxebizitzan sartu zitzaiola esateko. Hainbat patruila auto Atxabiribil Etorbidera joan ziren eta pertsona talde bat zain zutela jabetu ziren. Etxe batetako jabeak agenteei esan zienez, ustezko delitugilea ibilgailuetarako sarreratik barneratu zen eraikinera eta, atzeman zutenean, leihotik irten eta ondoko etxalde batean ezkutatu zen. Polizia agenteek baserriko trastelekuan topatu zuten lapurra, ikuzgailu baten atzean gordeta, eta atxilotu egin zuten. Argazkian, hainbat ertzain auto, artxiboko irudi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!