Algortako "Calle Telleche" desagerraraziko du bihar EHEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 10a, 19:47

Getxo udalerriko EHEk bidalitako oharraren arabera, "otsailaren 17an aurkeztutako 'Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!' kanpaina berrartzeko ekimena egingo du ostiral honetan, maiatzak 11, eguerdiko 12etan, Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE) taldeak. Hain zuzen, Algortako Telletxe kaleko 15. atari parean (Retoucherie denda alboan) dagoen errotulua ordezkatuko dugu: Calle Telleche (argazkian) irakurtzen da bertan eta euskara hutsezko plaka jarriko dugu. Arazo teknikoak eta bestelako lanak gora behera ezin izan diogu, orain arte, behar bezala heldu kanpainari. Horiek konponduta, herritar guztiak deitzen ditugu euskaldunon hizkuntz eskubideei iseka egiten dieten kale errotuluei argazkia atera eta alkateari bidaltzera gure bitakoran agertzen den salaketa gutunarekin batera. Hilabetean behin horien balantzea egin eta beste plaka batzuk aldatzeko asmoa dugu, alkateak (dena delakoak) zer nolako jarrera azaltzen duen kontutan hartuta".

"Atzerapenak atzerapen, ez dugu maiatzaren 11 zoriz aukeratu. Izan ere, ostegun eta ostiral bitarteko gauean abiatuko da udal hauteskunde kanpaina. Bide batez, euskaldunon hizkuntz eskubideak betetzeko direla gogoratu nahi diegu lehian arituko diren hautagaiei. Baita maiatzaren 27a eta gero, hortxe edukiko gaituztela horiek bermatzeko".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun