"Zigor daiteke"
Fernando Burzako Ingurumen Arloko zinegotzia eta EAko kidearen aburuz, “gure asmoa ez da udalerriko berdeguneetan txakurrak egoten debekatzea baina bai txakurren gorotzek kutsatzen dutenen, gaixotasunak transmititu dezaketenen, lorategiak suntsitzen dutenen edo oinezkoei eta lorezainei kalteak eragiten dutenen mezu argia bidaltzea. Kanpainak egiten segitu nahi dugu kontzientziatzen saiatzeko, baina aldi berean gorotzak kaleetan edo lorategietan ez batzea zigor daitekeela ere gogoratu nahi dugu”.
Kalteak
Oinezkoentzako eragozpenak sortzeaz gain, gorotzek gaixotasunak eragin ditzakete, beste pertsona edo animalia batzuk kutsa dezaketen bakteriak eta parasitoak eduki ditzaketelako. Kontzientziazioa urtez urte areagotzen joan bada ere eta kalean animalien gorotzak jabeak gero eta gehiago batzen ari badira ere, txakurrek gorotzak udalerriko lorategietan edo berdeguneetan egiten dituztenean jabeek ez dute hain sarriago batzen. “Agian, era okerrean, jendeak uste duelako kalterik eragin gabe gorotzak degradatu egiten direla edo abonua direla. Hala ere, belarra erre egiten dute, lorategietan toki hutsak sortuz edo zapaltzeko edo zikintzeko aukera ere handiagoa da eta haurrak izaten dira horien kalte handiena jasotzen dutenak, lorategietako garbiketa eta egokitze langileekin batera” zehaztu du Burzakok.