Lapurdi eta Behe Nafarroatik txangoa egingo du asteburuan Ungari mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 10a, 21:09

Algortako Ungari mendi taldeak Lapurdi eta Behe Nafarroan zehar ibiltzeko txangoa antolatu du asteburu honetarako. Elkarteak zabaldutako egitarauaren arabera, bihar, ostiralean, arratsaldeko 6etan irtengo dira autoz Telletxetik. Gaua Bidarraiko aterpean eman ostean, larunbatean mendi txangoa egingo dute 1.044 metroko altuera duen Iparla mendira. Berriro ere Bidarrain lo eginda, igandean Senpere lakuan emango dute, Herri Urratsen. Ipar Euskal Herriko ikastolen jaialdi nagusian gozatu ostean zuzenean bueltatuko dira Algortara. Nahi duenak oraindik dei dezake 679 893 384 telefonora bidaian izena emateko. Guztira 50 bat euro aterako da dena, gasolina, autopista, aterpea eta janaria barne. Argazkian, Iparla mendiaren hegoaldean dagoen gandorreko pasartea / Inaxio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun