Bihar bakeaz eztabaidatzeko foroa abiatuko du Gazte Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 10a, 22:01

"Bakearen inguruan eztabaidatzeko foroak" abiatuko ditu bihar Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gazte Kontseiluak (EGK). Hitzordua gazte eragilearen Bilboko bere bulegoan izango da, 18:30ean. Izan ere, gazte erakundeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, Euskal Herriko lurralde historikoetan bakearen inguruan eztabaidatzeko foro batzuk martxan jarri dira eta Bilbokoa da lehenengoa. Gazte kontseiluak ziurtatutakoaren arabera, ekimen horretan parte hartu nahi duten pertsona gazte guztiek foro hauetara hurbiltzeko aukera izango dute, horretarako bakea@egk.org posta elektronikora edo 943 429 767 edo 943 425 520 telefonoetara deitu baino ez duela egin beharko. Ekimena, gazte talde eta elkarteen zein elkarteratu gabeko gazteei zuzenduta dago. Argazkian, Gernikako Bakearen Museoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun