"Otsoen kontuak" gaztetxoentzako ipuin kontaketa izango da larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 10a, 22:29

Etzi, larunbata, "Otsoen kontuak" ikuskizun euskalduna emango du Barrikako udaletxean Durangoko Alaitz Muro ipuin kontalari ezagunak. Agurtzane Villate marrazkilariaren laguntza izango duela, Murok otsoen hainbat istorioa azalduko du. Izan ere, jakin badakigu guztiok otsoek, ipuinetako gizaki gaiztoak izanda, umeak bildurtu egiten dituztela baina gurasoek trankil egon daitezke, Alaitz Murok eta Agurtzane Villatek ekarriko dituzten otsoak ipuinetan giltzapean daude eta ezin dute koxka egin. Hitzordua gozieko 12etan izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun