Telletxe kalea izan bada euskaltzaleei esker

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 11a, 19:36

Gaur, goizeko 12etan otsailaren 17an aurkeztutako "Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!" kanpaina berrartzeko ekimena egin du Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE) taldeak. Hain zuzen, Algortako Telletxe kaleko 15. atari parean (Retoucherie denda alboan) dagoen errotulua ordezkatu dugu: "Calle Telleche" irakurtzen zen bertan eta dagoeneko "Telletxe kalea" irakur daiteke, gainean jarri dugun euskara hutsezko plaka dela medio. Errotulu hori aldatzeko ez dugu maiatzaren 11 zoriz aukeratu. Izan ere, gaur abiatu da ofizialki udal hauteskunde kanpaina. Bide batez, euskaldunon hizkuntz eskubideak betetzeko direla gogoratu nahi diegu lehian arituko diren hautagaiei. Baita maiatzaren 27a eta gero, hortxe edukiko gaituztela horiek bermatzeko. "Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!" kanpainaren barruan herritar guztiak deitzen ditugu euskaldunon hizkuntz eskubideei iseka egiten dieten kale errotuluei argazkia atera eta alkateari bidaltzera gure bitakoran agertzen den salaketa gutunarekin batera. Hilabetean behin horien balantzea egin eta beste plaka batzuk aldatzeko asmoa dugu, alkateak (dena delakoak) zer nolako jarrera azaltzen duen kontuan hartuta.

Bestalde, Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskarazek (Gu EHE) bere aldetik, Portugaleteko taldeei elkartasuna adierazi eta itsasadarraren eskuin ibarreko euskaldun eta euskaltzaleak ere deitu nahi ditu Euskararen Egunaren debekatu ostean deitutako manifestazioan parte hartzera. Euskararen aurkako erasorik ez!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun