Herri bazkaria eta manifestazioa
Ondoren, 14:00ak aldera,Getxoko San Isidro jaietako herri bazkaria izango da, polikiroldegiko parkingean, jai batzordeak eta auzo elkarteak antolaturik, "jaiak bai, LZPri ez" lelopean. Babajanarako txartelak aurretik erosi behar dira, 6 eurotan, honako tabernetan: Getxoko Lorea, La Venta, Alkartetxea, Batzokia, Larra (Malakate) eta Akeita (Benantzio) eta Algortako Amnistia, Gorrondatxe, UK eta Lainoa.
Bestalde, bazkalosteko laburra egitera deitu du Getxoko ezker abertzaleak, arratsaldeko 5:30ean Bilboko Aita Donostia plazarako deia egin baitu. Hortik eta ordu horretan abiatuko da "Prozesu eta hauteskunde demokratikoen alde. Ilegalizaziorik ez!" lelopeko manifestazioa, Eusko Abertzale Ekintza (EAE) alderdiak deituta.
Getxoko ezker abertzaleak hauteskunde kanpainako ekimen eta mobilizazioz beteriko egunean partze hartzeko deia egin du biharko, larunbata. Izan ere, goizeko 9:30etik arratsaldeko 7ak arte iraungo duten hiru hitzordu jarri dizkiete getxoztarrei: urtero