Hiru gazte zauritu dira Sopelan euren autoarekin horma baten kontra jo ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 11a, 21:00

Hiru gazte zauritu dira gaur arratsaldean Sopelan euren autoarekin horma baten kontra talka egin ondoren, DYAk jakinarazi duenez. Zaurituak 19 eta 21 urte bitarteko hiru gazte izan dira. Auto istripua 16:00ak jota zeudela gertatu da, hiru gazteak zihoazen ibilgailua errepidetik atera denean biribilgune batean. DYAren langileek tokian bertan artatu ondoren, 21 urteko Portugaleteko M.A.L., 20 urteko Bilboko J.G.N. eta 19 urteko Ortuellako G.L.A. gazteak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Lehen gazteak pronostiko erreserbatua zeukan eta beste biek zauri arinak. Argazkian, DYAko hainbat anbulantzia, artxibo irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun