Gizon bat atxilotu dute Algortan emazteari eraso egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 11a, 21:09

Ertzaintzak FW.R.V. 43 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo gauean Algortan, genero indarkeria delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, atzo arratsalde erdian joan zen emakumea Neguriko ertzain etxean senarrak eraso egin ziola salatzera. Dirudienez, gizonezkoak behin baino gehiagotan iraindu, mehatxatu eta jo du. Gertakarien berri izandakoan, polizia agenteek operazioa abiatu zuten eta, horren ondorioz, gizonezkoa atzeman eta atxilotu zuten 22:00ak aldera. Argazkian, emakumeen aurkako erasoak salatzeko, Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun