Xabier Oleaga erandioztarra eta Egunkaria auziko beste sei lagun epaituko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 11a, 21:14

Data ez badu zehaztu arren, Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko 1. aretoak "Euskaldunon Egunkaria"ren aurkako sumarioa epaiketara eramatea erabaki du, Fiskaltzaren iritziaren aurka eta Dignidad y Justicia eta AVTren akusazioekin bat eginez. "Berria" egunkariak jakinarazi duenez, autoa pasa den astelehenean sinatu zuten Manuela Fernandez Prado, Nicolas Poveda eta Ramon Saez Valcarcel epaileek, baina atzora arte ez zioten horren berri eman auziperatuei. Hortaz, Xabier Oleaga erandioztarra eta Egunkaria auziko beste sei auziperatuak (Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Xabier Alegria, Pello Zubiria eta Txema Auzmendi) epaituko dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Argazkian, Xabier Oleaga / Egunkariaren alde elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun