Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Erandio eta Leioako campuseko Medikuntza eta Zientzi Historiaren Euskal Museoaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo da larunbat honetan museoaren mintegi aretoan, 11:00etan hasita, unibertsitateko iturriek gaur iragarri dutenez. Ekitaldia, Societe Française dHistoire de la Medicine elkarteak antolatutako Journees Transpyreneennes d"Histoire de la Medicine-rekin batera ospatuko da. Jardunaldiak bihartik igandera bitartean izango dira Hendaian, eta EHUko Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoan. Biharko ekitaldian egongo dira Juan Ignacio Perez EHUko errektorea, Anton Erkoreka Medikuntza eta Zientzi Historiaren Euskal Museoko zuzendaria eta Maria Angeles Larrea museoaren sortzaile Jose Luis Goti zenaren alarguna. Argazkian, museoan dagoen, Bilboko Udal Laborategiko antzinako bulegoa / EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!