Getxoko
Antena Ez elkarteak bere bazkideak eta getxoztar guztiak deitu ditu bihar goizeko 10:45ean Areetako udal liburutegiko bigarren solairuan burutuko duen batzar nagusian parte hartzera. Batzar horretan, elkarteak orain arte egin dituen ekimenen berri emango dute, datozen ekitaldiak prestatuko dituzte eta zalantzak dituena bertan egiteko aukera izango du. Elkarteak azpimarratu duenez, egun bazkidea ez denak ez du arazorik izan behar bihar Areetara joateko, unean bertan bazkidetu ahal izango baita. Azken hilabeteotan, gainera, hainbat batzar egin du Antena Ez elkarteak Getxoko kolektibo ezberdinekin. Besteak beste, maiatzaren 8an,
Euskal Kontsumitzaileen Alkartearekin; martxoaren 22an
Ekologistak Martxan taldearekin, hilabete horren 17an
Getxo Enpresa eta Merkataritza elkartearekin eta, aurretik, 13an
Getxoko auzotarren elkartearekin. Argazkian, gizon bat bere etxe inguruan dauden telefonia antenak begiratzen, 2006ko azaroaren 30ean, Algortan 300 bat lagun bildu zituen kontzentrazioaren ostean.