Arrtsaldeko 7etan, 600 bat jeltzaleen aurrean, eta 50 bat ertzainen artean burutu den "Egin behar dugu" lelopeko ekitaldia hasi baino lehen, UKBERRI.NETek Iñaki Zarraoa egungo alkatea eta Inclan, Anasagasti edo Ariztondo bezalako jelkide ezagunen presentziaren lekukotasuna hartu du. Une horretan hainbat ertzain hurbildu dira, kalez jantzitakoak zein uniformedunak, eta albo batera eraman dute kazetaria.
Metro batzuetatik Iñaki Zarraoa begira zegoela, dokumentazioa eskatu diote kazetariari eta ENAko datuak walki-talkiz eman ostean ukatu diote kazetarientzako gunean egotea, "gainean prentsa akreditaziorik ez baduzu ez zara kazetaria" bezalako argudio antzuekin. UKBERRI.NETek Getxoko EAJren gonbitea zuela eta prentsa arduradunarekin harremanetan jartzeko esan ostean, ertzainek "EAJren aginduak jarraitzen ditugu" argitu eta irudiak hartzeko gunean aritzea debekatu diote.
Baldintza horietan lan egitea merezi ez zuelakoan, kazetariak alde egin du, metro geltokirantz. Une horretan dozena erdi bat ertzain hartu du kazetaria besoetatik eta ez du askatu baieztatu arte mitinetik bazihoala. Gainera, behin eta berriro arazoa akreditazioa zela esan ostean ertzainek onartu dute azken unean "zentsura" neurri bat baino ez zela egindakoa.
Ertzaintzak eta Getxoko EAJk UKBERRI.NET Uribe Kostako digital euskalduna zentsuratu dute gaur arratsaldean Areetan. "EAJren aginduak jarraitzen ditugu" esan duten ertzainek komunikabide honetako argazkilariari Josu Jon Imaz, Iñigo Urkullu eta