Marian Perez del Rio eta Txetxu Fernandezen egoera salatuko dute ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 14a, 17:44

Marian Perez del Rio eta Txetxu Fernandez senar-emazte algortarrak preso hartu zituztenetik 15 urte bete direla, manifestazioa egingo dute Algortako Telletxen datorren ostiralerako hilak 18, haien askatasuna eskatuz eta egoera salatuz. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez, bikotea 1992ko maiatzaren 12an atxilotu zuten Barrikako euren etxean. Espetxeratu zituztenean hiru seme-alaba txikiak utzi zituzten kalean, amamarekin bizi izan direnak. Harrez gero, hainbat espetxetan izan dira, eta gaur egun Perez del Rio Martutenen eta Fernandez Burgosen daude espetxeratuta. Marian Perez del Rio ekainean irtengo dela espero du AAMk. Fernandezek, berriz, ez du oraindik irteteko datarik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun