Pasa den ostiral gauean zehar, hainbat ezezagunek pintaketak egin dituzte EAJ, EA, EB eta Aralar alderdiek Algortan dituzten egoitza politikoetan. Algortako batzokian, ostiral gauean gertatu zen erasoa eta, besteak beste Imanol Landa alkategai jelkidearen irudia duen panela (argazkian) zikindu zuten margo gorri eta horia erabiliz. Landak arbuiatu ditu "batzuek nazio eraikuntzatzat jotzen duten" hori bezalako ekimenak eta maiatzaren 27an "erantzun positiboa" ematera deitu du. Algortako alkartetxearen kasuan, ezezagunek pertsianak apurtu egin zituztela salatu zuen Unai Ziarreta alderdiaren idazkari nagusiak. Era berean, "Konponbiderik gabe, bakerik ez!" bezalako pintaketak egin zituzten lokaleko fatxadan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!