ALBEk eskoletan bertsolaritza irakatsiz bertsolaritza sustatzea eta transmititzea du helburu. Nahikari Ayo antolatzailearen aburuz, “lehiaketarekin transmizio lan hori burutu dugu eta gainera, ikasleen lana saritu”. ALBEk gaia jarri zien ikasleei: “Zein da zure herriko txokorik gustokoena?” Bertsoarekin batera, txoko horren irudia egin behar izan zuten.
Epaileak Xabier Paya Bizkaiko txapelduna eta Nahikari Ayo zein Beñat Vidal bertsolaritza irakasleak izan ziren, hirurak ala hirurak ALBEko kideak. Epaimahaikideek nabarmendu zutenez, “oso maila altua egon da” eta “zaila” egin zitzaien irabazleak hautatzea.
Udalerriko hiru bertso paperik onenak zein eskola bakoitzetik bi ikasle saritu zituzten, Balendin Txiki I. bertso-paper lehiaketako txapeldun, San Nikolas Ikastolako Haizea Latxaga suertatu zela. Bertso ederra egin zuen Algortako San Nikolas plazari buruz.
Sariak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Xabier Paya bertsolariek banatu zituzten. Saridun guztiei bertso-eskolako oroigarri batzuk eta basazko bertsolari bana eman zizkieten. Lehenengo hirurek, sari horiez gain, kuadro bana eraman zuten bueltan etxera. Kuadroetan aukeratuko txokoaren argazkia eta beraiek idatzitako bertsoa agertzen zen.
Saridunak:
Udalerri mailan:
- 1. postua: Haizea Latxaga (San Nikolas ikastola)
- 2. postua: Gorane Veloso (Romo eskola)
- 3. postua: Unai Ruiz de Luna (Andra Mari eskola)
Zabala eskolan:
- Lide Bretos
- Markel Domínguez
San Nikolas ikastolan:
- Ainhoa Urkitza
- Leire Izagirre
Gobela ikastolan:
- Ane Eguren
- Ane Gutierrez
Romo eskolan:
- Ainhoa Baños
- Nahia Bedialauneta
Zubileta eskolan:
- Julen Fulgencio
- Maider Ruiz
Andra Mari eskolan:
- Garazi Murua
- Iratxe Agirregoikoa