"Koordinazio eza" besterik ez dela egon erantzun die Berdeei Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 14a, 23:31

Igandean Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusia hitzaldia emateko ez uzteagatik, Getxoko Berdeek egindako salaketaren harira, Udala eta Getxo Kirolak erakundearen arteko "koordinazio eza" egon zela adierazi du gaur Iñaki Zarraoa alkateak; eta “horrek ez duela zerikusirik betoa jarri nahi izatearekin”. "Egia da Udalak toki hori utzi duela hauteskunde kanpainan ekitaldi politikoak egin ahal izateko eta horrela dago zehaztuta Hauteskunde Batzorde Nagusian", aipatu du udal agintariak. "Koordinazio falta izan zen, Udalak Getxo Kirolak erakundeari eta bere arduradunei ez zielako horren berri eman eta, horregatik, hori ez jakitean ez zuten ekitaldi politikoa egiteko baimenik eman. Argitu dugu, beraz, eta ez da berriz gertatuko”, Zarraoaren hitzetan. Argazkian, Getxoko udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun