Getxoko Udalak lokala itxi diola salatu du Andra Mari auzo elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 14a, 23:56

"Aldez aurretik ezer komunikatu barik, Udalak elkarte honetako dokumentazio guztia giltzapetu, lokalaren sarraila aldatu eta elkarteak atean zeukan bereizgarria kendu" duela zabaldu berri du Andra Mari auzo elkarteak. Aipatu dutenez, hori guztia gertatu ondoren, Andres Uriarte Hirigintza zinegotziarengana jo zuten, azalpen eske. "Honen erantzuna argia izan zen: guk ez genuela baimenik lokala erabiltzeko eta; nahiz eta ados ez egon, kontra egiterik ez genuela, beharrezko dokumentazio guztia lokal barruan dugulako" diote. "Oska egiten duenari ezin diogu haragirik eman" aurpegiratu zien Uriartek, Andra Mari auzo elkarteak salatutakoaren arabera. Argazkian, lokaleko sarraila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun