Lokala "okupatu" izana egotzi dio Andra Mari auzo elkarteari Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 15a, 00:09

Andra Mari auzo elkarteak udal lokala erabiltzeko "baimenik ez" duela erantzun du gaur Iñaki Zarraoa alkateak; "gutxienez, 1995az geroztik, ez dutelako normalean erabili eta, eta hortaz, eurak dira legez kontra eta indarrez leku hori okupatu dutenak", gaineratu du. Udal agintariak azaldutakoaren arabera, "egoera honen aurrean lokala beste elkarte batzuei utzi genien, horrela eskatu zutelako. Arazoa 2006ko amaieran sortu zen Andra Mari auzo elkarteko kide batzuk, beren kabuz, lokalaren sarraila aldatu zutenean. Hori erabiltzeko baimena zuten taldeak kalean utzi zituzten gainera egun batzutan, giltzarik ez zeukatelako. Geroago, eta Udalaren baimenik gabe, elkartearen izenarekin kartela ipini zuten atean". Argazkian, Iñaki Zarraoa alkatea.

“Ez elkarte honekin, ez herriko beste inorekin, ez dago tratu baztertzailerik, baina guztiek bete behar dute indarrean dagoen araudia. Izan ere, duela gutxi lokala eskatu dute batzarra egiteko eta inolako arazorik gabe utzi egin diegu”, gaineratu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun